2014/10/25 - 2014/10/29 19:00

Mendi-Jardunaldiak Gailurra mendi taldearen eskutik

Mendi-Jardunaldiak Gailurra mendi taldearen eskutik
Bidebarrieta Liburutegia, Alde Zaharra

23. Mendi-Jardunaldiak, bideari jarraitu

Aurtengoak Gailurra mendi taldeak antolatzen dituen 23. Mendi-Jardunaldiak izango dira eta beti bezain interesgarriak izango dira, bai horixe! Iazko bideari eutsiz, Gailurrak antolatzen duen mendi-bideoen eta argazkien lehiaketak tarte zabala izango du jardunaldietan. Asko izan dira jaso ditugun bideo eta argazkiak, eta horien bidez, mendizale xumeagoen jarduerak ikusteko aukera izango dugu. Baina ez gara horretan geratu eta nazioarteko mendizale handi bat ekarriko dugu gure artera bere egitandien berri ematera. Aurten Alex Huber eskalatzaile alemaniarrak aho bete hortz utziko gaitu zailtasun handiko jardueren nondik norakoak kontatzean. Betiko legez, emanaldi guztiak Bidebarrietako liburutegian izango dira arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Hona hemen egitaraua:

- Urriaren 27an, lehiaketako argazkien iruzkina eta sari-banaketa izango da. Sergio Gonzalez Ahedok, Karrantzako argazkilari adituak, argazkiak iruzkinduko ditu eta gure argazkiak hobetzeko aholkuak emango ditu.

- Urriaren 29an, Alex Huber eskalatzailearen hitzaldia izango da.

- Urriaren 31an, lehiaketako bideoen emanaldia eta sari-banaketa izango da. Ikusleek sariketan parte hartzeko aukera izango dute.

Etorri eta gozatu mendizaletasunaren magiaz!