Jose Antonio Agirre, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariaren familiarena zen eta aitaren heriotzaren ostean Zuzenbide ikasketak amaitutakoan, familiaren fabrikan hasi zen aholkulari lanetan. Geroago, beste bazkide batzuekaz elkarte bat sortu eta 1920. urtean Chobil, Chocolates Bilbaínos S.A. fabrika sortu eben, lau txokolategilek elkartuta: Martina Zuricalday, La Dulzura, Caracas eta Chocolates Aguirre.