Udalak bi aukera jarri ditu eta gure ustez ez batak ez besteak ez ditu auzokideen eta auzoko elkarteen eskaerak jasotzen modu integralean. Hau kontuan izanik, bai esan dezakegu B aukera gehien hurbiltzen dena dela. Beraz hile honetan Kastañoseko auzo etxean bozkatzeko aukera izango dugu, B aukeraren alde bozkatzeko deia luzatu nahi dizuegu beti ere argi izanik ikuspegi kritiko batetik egiten dugula.
Informazio gehiago nahi izanez gero badakizue non gauden:
gureetxea.auzoelkartea@gmail.com
Asteazkenetan, 19:30-21:00 bitartean, Trauko kaleko 27an (solairuartea)