Esparru publikoa okupatuko dute Uribarrin

uriola.eus 2014ko aza. 10a, 09:14

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaur, azaroak 10, hasi eta hilaren 21era arte, gutxi gora behera, Izaro Mendiaren kalean, 10 eta 11 zenbakien artean, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira.

Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta une oro bidea libre izango dute oinezkoek. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Hormak konpontzeko okupatuko da esparru publikoa.