2014/11/29 13:30 - 15:00
Auzoz auzo, tantaz tanta, bilbotarrok gure hiria euskalduntzearen prozesuan gabiltza. Eta lan horretan jo ta ke ditugu gure Tanttaka-ko lagunak, 10 urtez Uribarri euskalduntzen dabil euskara talde hau. Oraingoan, eta Uribarriko jaietan euskara eguna antolatu eta gero, urteroko bertsobazkaria proposatzen digute azaroaren 29an.
Aurten antolatu dutena bertsobazkari musikatua izango da. Alaia Martin, Arkaitz Oiarzabal “Xamoa” eta Jokin Labayen izango dira bertsolariak eta giro ona zihurtatuta dago. Bazkaria eguerdiko 15:00etan hasiko da, Uribarriko Artxandape Ikastolan, hauek ere urtero bezala Tanttakak bultzatzen dituen ekimenetan laguntzen.
Apur bat lehenago hurbiltzen zaretenok, 13:30 aldera Uribarri kaleko “Endika” tabernan hasiko den trikipoteoan parte har dezakezue, guztion artean giroa berotzen joateko.
Gu bagoaz, zu bazatoz?