Argazki bilduma batekin batera, Eusko Jaurlaritzari galdera sorta bat bidali genion krematorioaren gain izan beharreko kontrolaren inguruan galdezka; hartu beharreko neurriak zeintzuk ziren argitzea eskatuz edota, isuritako gasen berri ematea exijituz. Erantzunak "ez dakigu, ez da zuzena, ez…" izan da beti eta horrela ikus daiteke bidalitako agirian.
Honek agerian uzten du, behin krematorioaren jarduera lizentzia emanda, ez duela inporta Funeraria Bilbainak egiten duena edo bere instalazioetan gertatzen dena, nahita bilbotarrok ondorioak irentsi; Oregi sailburuarentzat ez gara garrantzitsuak.
Agerian geratu da ere, krematorioari otsailean ezarritako neurri zuzentzaileak, ez direla indarrean jarri eta ez direla aurrera aterako. Ez dituenez ondorio zigortzaileak, pertsonek ez dugu garrantzirik.
Guzti honengatik, beste behin, Zumalakarregiko errausketa-labearen itxiera eskatu nahi dugu.