Trafiko etenaldia Uribarrin

uriola.eus 2014ko abenduaren 5a

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gaur, abenduak 5, 10:00etatik 12:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Ricardo Arregi kalea, 25.zenbakiaren parean. 

Ordezko bidea Anselma de Salces kalea izango da eta garajeetako sarrera-irteerak baimenduta egongo dira etenik gabe. Lorezaintzako mantentze lanak (zuhaitzak inaustea) egiteko okupatuko da esparru publikoa.