Trafiko etena eta aparkalekua okupatuko da Uribitarten

uriola.eus 2014ko abe. 29a, 08:20

Udalak jakinarazi du gaur, abenduak 29, 23:00etatik 06:00etara bitartean, gutxi gorabehera, zirkulazioa moztu eta aparkalekua okupatuko direla Uribitarte kalean, Isleta eta Acebal Idigoras kaleen artean.

Behin-behineko trafiko etenak ere izango dira eta kalea moztuko da Uribitarteko 5. zenbakiraino, garajeak izan ezik.

Ordezko bidea: Mazarredo zumarkalea - Colon de Larreategi - Ibañez de Bilbao - Uribitarte zeharkalea

Haize egokituaren tresneria igotzeko lanak direla eta okupatuko da esparru publikoa.