Auzoen etorkizuna bertako herritarrekin lotuta dago. ‘MaTIKo!: mapaketa kolektiboa egiteko tresna digitalen tailerra’ ekimenaren helburua Uribarri barrutiko toki eta ekimen interesgarriak ezagutu eta ezagutaraztea da. Ikasketa eta komunikazio digitaleko proiektu berritzaile bat da, hausnarketa, auzokideak elkartzea eta talde lana erraztu nahi dituena, baita talde sorkuntza bultzatu ere. Emaitza mapa digital bat egitea izango da, gero, sare sozialen bidez zabaldu eta barrutiko espazio, jarduera eta proposamen aipagarrienak ezagutzera emateko.
‘MaTIKo!: mapaketa kolektiboa egiteko tresna digitalen tailerra’ Auzo Faktory Irazabal Matikok antolatu du, hiriaren etorkizunerako enpresa proiektu estrategikoak eta herritarren ekimenak hartu eta sustatzen dituen udal guneak, hain zuzen ere. Proiektua sei lan saiotan gauzatuko da: urtarrilaren 29an, 30ean eta 31n, eta otsailaren 5ean, 6an eta 7an. Emaitzak otsailaren 20an azalduko dira jendaurrean, zentroan bertan, Matiko kaleko 6. zenbakian.
Inguruko mapa kolektibo bat egiteko interesa duten eta komunikazio tresna mugikorrek eskaintzen dituzten aukerak aztertu nahi dituzten Uribarri barrutiko auzoetako auzokide, talde, elkarte eta eragileei dago zuzenduta tailerra. Izena ematen duten pertsona guztietatik hogei aukeratuko dira; hamasei eta hogeita hamar urte bitarteko gazteak izango dira. Izena ematea doakoa da eta inprimakia webgune honetan dago eskuragarri: http://urbanbat.org/wp-content/uploads/2014/12/Matiko_información-sobre-el-taller-.pdf
Saio irekiak
Urtarrilaren 29ko eta otsailaren 5eko lan saioak irekiak izango dira entzule gisa joan nahi duten guztientzat, eta ez da izenik eman beharko.