17:30ean, auzokideei Funikularreko plazara hurbiltzeko deia luzatu diete euskara eta Korrikaren aldeko Mosaiko erraldoia osatu ahal izateko.
Otsailaren 27an, ostirala, lehenego lan eguna egin zuten eta hainbat lagunek koloreztatzeari ekin zioten. Ostiral honetan, bigarren lan egun bat prestatu dute 17:00etan, Uribarriko Eskolen kanpan (euria egitekotan Auzogunean) eta bertan, ponpoiak egiteaz arduratuko dira. Hilaren 13ari begira dena prest utziko dute.