Joxemari Carrerek 'Izarren bitakora' ipuin-saioa eskainiko du gaur 5 eta 10 urte arteko kontulari eta kontuzaleentzat. Munduan barrena pertsonaren irudimenetik sortu diren mito eta ipuinetan oinarritzen da Carrere, "zerura begiratzen dugunean, gure barnera begiratzen dugula ohartarazteko".
Zerura begiratuz umeei hamaika galdera bururatzen zaizkie "ikusten dutenak erakarrita". Ipuinak erantzunen bidetik jarriko ditu, "imajinazioa errealitatea ulertzeko tresna bihurtuz". Hitzordua: gaur, martxoak 6 ostirala, 18:00etan, Kastañoseko Udaltegiko areto nagusian.
'Istorio BIziak' gala
Istorio bIzien bigarren edizio honek merezi duen bezala bukatzko, partaide guztien arteko jaia ospatuko dute. Gala ospakizunean birpasatuko dute 15 egunez 2. barrutian bizitakoa, burututako ekintzetan sortutako liburuak aurkeztuko dituzte, istorioak eta bideoak, sariak banatuko dituzte, eta nola ez, ipuinak ere egongo dira. Hitzordua: martxoak 7 larunbata, 20:00tan, Irazabal-Matiko Auzo Factoryn.
'Bilbao BIzirik'
Artxandako Funikularrean bertan (mende bat betetzen duen urtean) eta inguruetan, Pedro Ruiz eta Bego Albazanek ipuin-saioak eskainiko dira martxoaren 8an, igandez, hirian eta bere ingurunean hain entzuna den ondare elementu hau bezalako leku ezagun baina aldi berean ezezagun horietan zer ezkutatzen den ikusteko. Hitzordua: martxoak 8 igandea, 12:00etan Funikular plazan.
Istorio BIziak - Egitaraua
Martxoak 6
18:00-19:00 Kastañoseko Udaltegia, areto nagusian, 'Izarren bitakora' familia osoarentzako ipuin saioa
19:00-20:00 Zurbaranbarriko Udaltegia, 'Faros' ahozko narrazio ikuskizuna
Martxoak 7
10:00-13:00 'Ahozko narrazioaren hastapenak', ipuinekin berriro aurkitzeko gunea
12:30-14:30 Trauko kaleko oinezkoen gunean, 'Ipuin Poteoa' ahozko narrazio sesioa publiko guztientzat
18:00-20:00 Irazabal-Matiko Auzo Factoryn, 'Istorio BIziak' gala
Martxoak 8
12:00-14:00 Artxandako Funikularrean, 'Bilbao BIzirik' ahozko narrazio sesioa publiko guztientzat
+ INFO: www.kulturabarrutik.net / 94 401 00 10 / 010