Lezamako trenbide zaharra ezagutzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Gailurra Uribarriko mendi-taldea 2015ko mar. 24a, 09:16

Gailurra medi-taldeko kideok antolatu dugun hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu. Lezamako trenbide zaharrari buruzkoa izango da.

Interesgarria izango da gure auzoaren historiari errepasoa ematea eta ezagutzeko aspaldi auzoko kale batean zehar tren zahar bat ibiltzen zela Lezamaraino, tirriki-tarraka.

Baina etorkizunera begira ere arituko gara; izan ere, trenbide zahar hori aisialdirako Naturbide (edo bide berde) bihurtzeko lanean dabiltzan Txorierriko zenbait elkartetako kideek proiektua zertan den eta zein egoeratan dagoen azalduko digute.

Hori guztia hasiera baino ez da; aperitifa! Datorren martxoaren 29rako antolatu dugun mendi-irteeran Artxanda mendiaren bihotzean barneratuko gara-eta!

(Bai, badakigu, egun horretan Korrikaren amaierako jaia da, baina guk ere ez daukagu galtzeko asmorik! Garaiz helduko gara! Animatu!)

Esan bezala, hitzaldia gaur, martxoak 24, asteartez, izango da Auzogunean (Matiko 6) arratsaldeko 18:30ean. Etorri!

 

infouribarri.org