Ekainaren 23an, emanaldi bikoitza eskainiko duten Perhaps Contraption ingelesen txanda izango da. Emanaldiak, Matikoko Uzturre plazan 19:00etan eta Zurbaranbarri auzoko Iturriondo plazan 21:00etan izango dira. Funky Style Brass banda frantsesak ere bi show eskainiko ditu, ekainaren 27an, eguerdiko 13:00etan Castaños – Artxandan eta 20:00etan Traukon. Bi taldeen ezaugarri nagusiak euren emanaldietan erakusten dituzten eszenan jartze zoroa eta umorea dira.
Ikuskizun horiek Musikauzo programaren barruan sartzen dira, eta Kultura Sailak udaberriko eta udako hilabeteetan 2. barrutian programatu duen Kultura Kalez Kale izeneko kaleko kultur eskaintza indartzera datoz.
Hitzordu berezi horiez gain, bihartik aurrera, eta asteburu guztian, kaleko animazioan aritzen diren bertako taldeak izango ditugu beste barruti batzuetan: Turutarra, Marmara, Dangiliske, Koplez Blay eta Molto Vivace Brazztet, Abusu-Peñascalen, Casilda Iturrizar parkean, Matikon, Basurtun eta Masustegin, hain zuzen ere.
Agenda
Ekainak 19: El Peñascal / 20:00 Turutarra
Ekainak 20: Casilda Iturrizar parkea / 13:00 Marmara
Ekainak 20: Matiko (Uzturre plaza) / 20:00 Dangiliske
Ekainak 20: Basurtu (Aita Donostia) / 20:00 Koplez Blai
Ekainak 21: Masustegi (San Gabriel elizako plaza) / 19:00 Molto Vivace Brazztet
Ekainak 23: Matiko (Uzturre plaza) / 19:00 Perhaps Contraption (Ingalaterra)
Ekainak 23: Zurbaranbarri (Iturriondo plaza) / 21:00 Perhaps Contraption (Ingalaterra)
Ekainak 27: Castaños – Artxanda / 13:30 Funky Style Brass (Frantzia)
Ekainak 27: Trauko / 20:00 Funky Style Brass (Frantzia)