San Juan festa hiru egunez luzatuko dute Uribarrin

uriola.eus 2015ko eka. 19a, 11:00

Udako solstizioari ongi etorria emateko, gaurko, biharko eta hilaren 23rako egitarau berezia prestatu dute Uzturre plazan, auzoko eragile soziokultural ezberdinek. Besteak beste, umeentzako jolas eta tailerrak, musika, antzerkia eta nola ez, sua izango dute Uribarriko lagunek. 

Egitaraua

Ekainak 19, ostirala

18:00. Tailerrak eta puzgarriak Gozaldi eskaut taldearekin

19:30. Txokolatada Bataiarri Txokoari esker

20:00. Haur diskoteka

21:30. Mariskada baten zozketa

22:00. Antzerkia Galtzagorrien eskutik

Ekainak 20, larunbata

12:00. Kale animazioa auzoko txoko desberdinetan Auzoa Berritzen-i esker

18:30. Auzoko haurren dantza erakustaldia

19:30. Txokolatada Auzoa Berritzen-en eskutik

20:30. Dantza Plaza Dangiliske taldearekin

Ekainak 23, asteartea

18:00. San Juan sua prestatzeko egur bilketa herrikoia

19:00. Kale animazioa Perhaps Contraption taldearekin

19:00. Txokolatada Matiko Berria tabernari esker

19:30. Desioen eta txanoen tailerra Bizitegi elkartea eta Galtzagorriekin

20:30. Akelarre parte hartzailea

21:30. San Juan Sua

eta ondoren… Salbatzaile dantza taldeko fanfarria