Panerako orubea zeharkatuz, Harritxoen plazatik Zumalakarregiko autobus geltokira doan bidea (Desiraren Bidexka, ingelesez desire line edo desire parth deritzona) drainatua eta berdindu zuten.
Paletekin lau eserleku edo banku egin zituzten Brujas (Belgika) herriko zenbait pertsonaren esperientziari erreparatuta. Bankuetako bi bidexkaren ertzetan dauden zuhaitzen azpian jarri dituzte, zuhaitz bakoitzean banku bat. Era horretan, inguruneaz gozatzeko elementu bat gehitu diote bidexkari. Gainerako banku biak bidexkaren amaieran jarri dituzte, Etxebarria Parkeari begira.
Lan egin ostean, Harritxoen kiroldegian, gerizpetan, paella handi bat prestatu eta jan zuten denen artean. Etorkizunari begira ere jarri ziren bazkalostean, Lezamako Trenbide Zaharreko bidean esku-hartzea izango da Uribarri Auzolanean lantaldearen hurrengo erronka.
Argazkiak: infouribarri.org
[2015-06-09] Uribarri Egunak auzolana eta izaera sozialagoa eta parte-hartzaileagoa izango ditu