Metroko 3. Lineako obretako hesiak "kendu beharra daudela" esanez erakundeen arreta deitu nahi izan du Gure Etxea elkarteak. Hesiek "traba handia" sortzen dutela ohartarazi du bai Bilbo erdigunea eta Uribarri auzoa lotzen dituen eskaileretara iristeko zein Zumalakarregiko Euskotrenen igogailua hartzeko.
"Igogailua erabiltzeko pasaleku estua gurutzatu beharrak 'puntu beltz' bilakatzen du gunea", elkarteak salatu duenez. Iluntasuna eta ikusmen faltaren ondorioz, "erasoak gertatuko diren beldurra dago" auzotarren artean.