uriola.eus

Uribarriko jaien azken txanpa!

  Jaiak  Uribarri

Aldapan Gora kultur koordinakundea Uribarri eta Matikoko hainbat eragilez osatuta dago: elkarte sozio-kulturalak, merkatari eta tabernariak, auzoko koadrilak... Hauen egin beharra urte osoan auzo-bizitza sustatzea da. Izan ere, jaiek irauten duten hamar egunetan, "erakunde hauen indarrek bat egiten dute programa sortuz". Azken asteburuari begira, sardinada, umeentzako ekintzak, kontzertuak, herri bazkariak, paella eta tortilla txapelketa, putxerak zein Artxandako funikularrari egindako omenaldia izango ditugu. 

Elkarte kultural zein gurasoen artean, "parekorik ez duen haur programazioa" eskaintzen dute. Merkatari, tabernari eta auzoko koadrilek antolatzen dituzten kalejira eta poteoek auzoko kaleak girotzen dituzte… Finean, "banako bakoitzak ahal duen apurra ematen du, hutsaren truke, gustu guztientzako jaiak antolatzeko xedearekin. Uribarri eta Matiko potentzial handiko auzunea baita". 

Aurtengo jaietan SD Moraza omendu dute. 1925ean sortu zen futbol taldeak "90 urte daramatza auzokideak elkartzen uribarritar nortasunaren elementu gorena izanik". Horregatik Moraza taldeko kideek irakurri zuten ostiralean, jaiei hasiera emango dien pregoia.

Aldapan Gora kultur koordinakundeak "auzoko jaietan etenik gabe parte hartzera" gonbidatu ditu bilbotarrak; "Gora Matiko eta Uribarriko jaiak! Gora Urtiko!". 

2015eko Matiko eta Uribarriko jaiak - Egitaraua

www.aldapangora.org

Urriak 2, ostirala

- 11:00. Haurrentzako zirku ikuskizunaTrotamunedos konpainiaren eskutik. Hauek 'Kutxa baten istorioak' antzezlana eskainiko dute Uzturre plazan. 

- 18:00. 'Elkarrekin desjolasten' clown ikuskizuna Puski eta Txurruskirekin Uzturre plazan.

- 19:00. Alpargata jaurtiketa Uzturre plazan.- 19:30. Txokolatada Uzturre plazan Moraza futbol taldearekin.

- 20:00. Sardinada Traukoko errotondan Rosi arraindegiarekin.

- 21:00. Poteoa eta kale animazioa Gailurra Mendi Taldeak lagunduta, txosna gunetik irtenda. 

- 23:00. Skasti eta Txarango taldeen kontzertuak Eskoletako Kanpan.

Urriak 3, larunbata. Gazte Eguna

- 11:00. Kale Animazioa Adiskideak fanfarrearekin auzoko kaleetan zehar.

- 11:00. Paella eta patata tortilla txapelketaren inskripzioa Eskoletan.

- 12:00. Auzoko presoen bizi-baldintzen inguruko esposizioa Uribarri kaleko Katuen plazan. 

- 12:00. Jolas Zirikatzaileak Eskoletako kanpan Gazte konpartsaren eskutik.

- 12:00. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 12:00. Proba egin zure txakurrarekin! Kokotea Etologiak girotutako txakurrentzako lehiaketa Uzturre plazan.

- 13:00. Tiro pitxon txapelketa Kanpako barrakan. 

- 14:00. Paella eta Tortillen aurkezpena kanpan. 

- 15:00. Herri Bazkaria kanpan.

- 16:30. Bazkaloste musikatua kanpan. 

- 17:00. Tute txapelketa Tito´s tabernan. 

- 17:30. Bitsaren jaia Uzturre plazan.

- 18:00. Jai herrikoien aldeko argazki masiboa Auzotarrok jai batzordeen koordinadoraren eskutik Eskoletako eskaileretan.

- 18:30. Koktel lehiaketa Gazte konpartsaren txosnan.

- 19:00. Bluemor Blaze taldearen kontzertu akustikoa Moraza plazan Marin eta Plaza tabernen eskutik.

- 19:30. Txokolatada Uzturre plazan Uribarri konpartsaren eskutik.

- 20:00. Disko festa Uzturren.

- 20:00. Hrs. Labrador arraindegiari esker, Sardinada Moraza plazan.

- 21:00. Bideoklip herrikoien txapelketaren emanaldia Eskoletako eszenatokian.

- 22:00. Gazte-poteoa eta kale animazioa Gazte konpartsarekin txosnetatik abiatuta.  

- 22:00. Curcuma taldearen kontzertua Arlanza tabernan.

- 23:30. Erromeria Eskoletako Kanpako oholtzan Akerbeltz taldearekin.

- 02.00. Bingo Erotikofestiboa Gazte konpartsako txosnan.

Urriak 4, igande

- 10:00. Putxera eta indaba txapelketaren inskripzioa Eskoletako kanpan.

- 11:00. Artxandako funikularraren 100. urteurrena ospatzeko kalejira Uribarriko kanpatik funikularrera; Bonifazio Kastañosko Kultur Elkartea eta Salbatzaile Dantza Taldearen eskutik. (Hurbildu zaitez baserritarrez jantzita).

- 12:00. Artxandako funikularrari omenaldia Funikularraren plazan. Ondoren, Artxandara igoera.

- 12:00. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 13:30. Dave Duo Lyons taldearen kontzertu akustikoa Moraza plazan.

- 14:00. Putxera eta indaben aurkezpena Eskoletako kanpan.

- 15:00. Herri bazkaria Eskoletako kanpan.

- 17:00. Pala txapelketako finala Uribarriko frontoian. 

- 17:30. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 18:00. Bilbainadak Iñaki Basaberekin Eskoletako kanpan.

- 18:45. Adin guztientzako txokolatada Kanpako txurrerian.

- 19:00. Lehiaketa ezberdinen irabazleentzat Sari Banaketa eta boletoen zozketa.

- 20:00. Azken traka eta hurrengo urtera arte!

2015/09/25 - 2015/10/04

Uribarri

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa