Zenbait lokal egokituko dituzte Tibolin alokairu sozialeko etxebizitzak egiteko

uriola.eus 2015ko urr. 5a, 12:00

Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak lanak hasi ditu Matiko aldean dauden bederatzi merkataritza-lokal egokitu ondoren, babeseko zazpi etxebizitza sortzeko. Helburua etxebizitza horiek alokairu sozialean ipintzea da. 

Tiboli kaleko 15, 17, 19 eta 21 zenbakietako beheko solairuetan daude lokalak dira berrituko dituztenak eta hauek, bizitoki eraikinetako lokaletan etxebizitzak jartzea ahalbidetzen duen Bilboko Udal Ordenantzan jasota dauden lokalak dira.

Obra hauek egiteko aurrekontua 411.388 eurokoa (gehi BEZa) da; lanak egiteko epea bost hilabetekoa izanik eta lanak dagoeneko egiten hasi direnez gero, 2016eko urtarrilean amaituta egotea aurreikusten dute.

1952eko eraikinak

Etxadi irekiko tipologia eta U itxura duen etxebizitza-bloke bateko beheko solairuetan egingo dira etxebizitzak. Beheko solairuaz gain, zazpi solairu dituzte etxe horiek eta 1952an eraiki zituzten. Etxebizitza berri guztiek izango dute kanpoaldera fatxada, Tiboli kalera, hain zuzen. Sei etxebizitzak fatxada horretaz gain, beste bat izango dute barruko patio batera. Patio horrek 25 metro karratutik gorako azalera du eta zuzenean ikusmen-lerroa 5 metrotik gorakoa da, bizitegi-etxeetako lokaletan etxebizitzak jartzeari buruzko udal ordenantzan ezarritakoarekin bat etorrita.

Etxebizitzen banaketari dagokionez, erdian espazio handia izango dute, egongela-jantokia. Sukalde irekia eta zuzeneko sarrera erdiko espaziotik logeletara. Azaleraren araberako banaketak izango dituzte. 

Horrela bada, 15 zenbakiko atarian hiru logela dituen etxebizitza bat egingo da; 17. atarian etxebizitza bi: batak hiru logela izango ditu eta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat egokituta egongo da eta besteak logela bakarra izango du; 19. atarian etxebizitza bi egongo dira eta logela bina izango dituzte; eta 21. atarian beste etxebizitza bi: batak logela bi izango ditu eta besteak hiru; azken hau gainera mugitzeko zailtasunak dituztenentzat egokituta egongo da. 

 

Bilboko Udal Etxebizitzak

Bilboko Udal Etxebizitzak TEA Bilboko Udalaren Etxebizitza Sailaren menpeko erakundea da, etxebizitza babestua bultzatzen, esleitzen eta gestionatzen duena bilbotarrek etxebizitza duina edukitzeko beharrizanari erantzuteko; batez ere, errentamenduaren bidez eta, bereziki, duten egoera ekonomikoa zein soziala dela eta, merkatu librean etxebizitza bat eskuratzeko zailtasunik handienak dituzten kolektiboei begira.

Udal Etxebizitzak erakunde eragilea da Bilbo eraberritzeko jardueran. Iraunkortasun irizpideen arabera dihardu eta auzoen arteko oreka eta herritarren bizimoduaren kalitatearen hobekuntza bultzatzen