Asteartean, goizaldeko 5ak aldera, emakumeak SOS Deiak zerbitzura deitu zuen senarrak labana batekin eraso egin ziola esanez. Minutu gutxira, erasotzaileak ere zerbitzu bebera deitu zuen erasoaren berri emateko.
Ertzainak eta anbulantzia bat etxebizitzara gerturatu ziren; erasotzaileak berak ireki zien atea eta logela batean emakumea odoleztatuta aurkitu zuten bizkarrean labankada bat zuela eta eskuetan zenbait ebakidura.
Gizonak ere zauriak zituela ohartu ziren, ustez, berak bere buruari eginikoak. Biak osasun zentro batera eraman zituzten; gizona atxilotuta.