Gauzak honela, urtebetetzea ospatzeko 2016 urte osoa baliatuko dute Gure Etxea auzo elkarteko kideek. Horretarako, “zenbait ekimen berezi” antolatzea dute gogoan.
Baina aurrera begiratzeaz gain, bukatu berri den 2015 urteko balantzea ere egin nahi izan du elkarteak. Gure Etxeak hainbat espazio eta batzordetan parte hartzen duela eta, labur azaldu ditu joan den urteko “lorpenak”. Besteak beste, honako hauek: 2019rako Artxandako Funikularraren erdibidean geltokia ezartzea; Zumalakarregiko igogailua doakoa eta Bilboko Udalaren mendekoa izatea; Artxandako gunea oinezkoentzat hobetzea eta Artxanda Plataformarekin elkarlana bultzatzea; Auzoko Bihotzak udal programan aurrerapenak sustatzea. Hain zuzen ere, Uzturre plaza zaharberritzea eta Pinzan gazteentzako lokal bat atontzeko aurrekontua esleitzea; eta metroko geltokiko lanekin lotuta, Uribarriko Eskoletako Landako plazan hobekuntza urbanistikoak egiteko konpromisoa lortzea.
2016an, helburutzat dituen erronkak ezagutzera eman ditu elkarteak. Horietako asko, aurreko urteetan garatutako jardueraren jarraipena dira, aldiz, beste batzuk auzokideen bizi kalitatea hobetzeko beharretik sortutako ekimen berriak dira.
Hauexek dira 2016rako lan ildoak: metroko 3. linearen lanen garapenaren jarraipena egitea auzokideei ahalik eta traba gutxien sorrarazi diezaieten eta garaiz buka daitezen; auzoan irisgarritasuna hobetzeko proposamenak egitea irtenbide mekanizatuak eta oinezkoentzako ibilbideak areagotuz; 2014ko otsailean Eusko Jaurlaritzak Zumalakarregiko errausketa-labeakjaurtitzen dituen isurketen gainean ezarritako neurrien betetze mailaren jarraipena egitea; hala nola, Panerako bosgarren blokea eraiki ez dadin mobilizatzea; eta Barrutiko Kontseiluan parte hartzea. Izan ere, beste behin ere barrutiko ordezkari posturako hauteskundeak irabazi ditu Gure Etxeak eta, gainera, ordezkaritza eskuratu du bai Udal Aholku Batzordean bai Hiri Kontseiluan. Instituzio-organo horietan, elkartekideen esanetan, “ikuspegi kritikoz parte hartuko dugu auzokideen bizi kalitatearen alde lan egiten jarraitzeko eskaini ditzakeen aukerak aprobetxatuz, eta bestalde, Udalak barrutiaren esparruan garatzen dituen politika desegokiak salatzen jarraituko dugu”.
gureetxeaauzoelkartea.wordpress.com
facebook.com/gureetxea.auzoelkartea
gureetxea.auzoelkartea@gmail.com
Trauko 27ko solairu-artea, asteazkenero 19:30etatik 21:00etara