Eraikina 2014an eraberritu zen. Errehabilitazio-lanak Bilboko Udalak bultzatu zituen Bilbao Ekintzaren bidez eta Suarez Santas Arquitectos estudioak proiektatuta.
Arkitektura eta Hirigintzako Espainiako XIII. Bienaleko epaimahaiak edizio honetara aurkeztutako 449 obretatik 22 saritu ditu, "ondarean, hirian eta paisaian esku-hartzeko jokabide berriak aurkezten dituztelako, sokuzio berritzaile eta kualifikatuekin".
Sari honen bidez, Auzo Factory Irazabal Matiko proiektua dibulgaziorako katalogoa batean sartu eta nazioarteko erakusketa ibiltari batean hartuko du parte, saritutako gainerako lanekin batera.
Auzo Factory Irazabal Matiko Veneziako 2016ko Bienaleko Espainiako Pabilioian erakusgai
Arkitektura eta Hirigintzako Espainiako XIII. Bienaleko saria ez ezik, Auzo Factory Irazabal Matiko maiatzaren amaiera aldean egingo den Veneziako 2016ko Arkitektura Bilenaleko Espainiako Pabolioiko edukietan parte hartzeko ere aukeratu dute.
'Unfinished' izena duen erakusketak azken hamar urteotako 55 "proiekturik erakusgarrienak" bildu eta esperientziak eta arkitekturaren azken urteotako une latzak partekatuko ditu. Arkitektura horiei buruzko hausnarketa egitea da erakusketaren helburua, diseinurako estrategia bilaka daitezkeen dohainak bilatze aldera, "Auzo Factory Irazabal Matiko izanik kasu praktikoetako bat".
Bestalde, Suarez Santas Arquitectos estudioak eraberritutako eraikinak ere arkitekturako 2016ko EHAEO Saria irabazi du errehabilitazioaren modalitatean. Epaimahaiak kontuan hartu ditu obraren baliabide ekonomiko urrien aurrean hartutako soluzio bikainak eta soluzio horiek izan duten eragina eraikina berreskuratzerako orduan. Auzo Factory Irazabal Matiko proiektua dibulgaziorako katalogoa batean sartuko da EHAEO Sarien XII. edizio honetan saria jaso eta finalista geratu diren gainerako lanekin batera.
'Alkateen Gela' finalista Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren sarietan
Azpimarratzekoa da Suarez Santas Arquitectos estudioak Bilboko Udaletxean egindako beste obra batek ere saria jaso duela. Kasu honetan, 'Oroimen Historikorako Espazioa Bilboko Udaletxean', 'Alkateen Gela' bezala ezagutzen dena, finalista izan da 2016ko EHAEO sarietan, interiorismoaren modalitatean.
Aurkeztutako 32 proiekturen artean aukeratu dute eta EHAEO Sarien XII. edizioan saria jaso eta finalista izan diren obrak bilduko dituen katalogoan sartuko da.