Festak aurrera darrai Uribarrin

uriola.eus 2016ko ira. 30a, 08:05
Argazkiak: T. Galindo

Hiru egun barru bukatuko dira Uribarriko jaiak baina gaurtik eta igandera bitartean, ekintza mordoa egongo dira Eskoletako kanpan eta inguruetan. Gaur, ostirala, alpargata jaurtiketa, txokolate eta sardina jana, kontzertuak eta bideoklip herrikoien txapelketa egongo dira.

Igandera arte, urriaren 2ra arte ospatuko dituzte uribarritarrek auzoko jaiak. Aldapan Gora koordinakundean bilduta dauden auzotarrek, elkarteek, ostalari eta merkatariek beste urte batez lan handia egin dute egitarau zabal eta oparoa osatzeko. Gastronomikoak, lehiaketak, jolasak, kontzertuak edota kale antzerkiak ez dira faltako, urtero legez. 

Egitaraua 

Irailak 30, ostirala

- 10:00. Haurrentzako zirku ikuskizuna Trotamundos konpainiaren eskutik. ‘Kutxa baten historioa’ eskainiko dute Uzturre plazan (euria egitekotan Artxandape ikastolan izango da).

- 18:00. Clown ikuskizuna Puski eta Txurruski Mariskirekin, ‘Pilo pilo korapilo’ antzezlana Uzturre plazan (euria egitekotan Uribarriko Eskola barruan izango da).

- 19:00. Alpargata jaurtiketa Uzturre plazan. 

- 19:00. Nagusientzako txitxarrillo berezia Jai Alai duoarekin Traukoko peatonalean, Auzoa Berritzenen eskutik. 

- 19:30. Txokolatada Uzturre plazan Moraza futbol taldearekin.

- 20:00. Sardinada Traukoko errotondan Rosi arraindegiaren eskutik.

- 21:00. Kontzertua Moraza plazako tabernen eskutik: Edu Basterra eta Ana Bejerana.

- 21:00. Poteoa eta kale animazioa Gailurra mendi taldeak lagunduta.

- 23:00. Kontzertuak kanpako eszenatokian: Afu eta Potato.

- 02:00. Bideoklip herrikoien txapelketaren emanaldia kanpako eszenatokian.

 

Urriak 1, larunbata - Gazte Eguna

- 11:00. Txistulari kalejira Salbatzaile dantza taldeko txistulariekin auzoko kaleetan zehar.

- 11:00. Paella eta patata tortilla txapelketen inskripzioa Eskoletan.

- 12:00. Bitsaren jaia Uzturre plazan. 

- 12:00. Proba egin zure txakurrarekin! Kokotea Etologiak girotutako Txakurrentzako lehiaketa Uzturre plazan.

- 12:00. Elkartasun merkatutxoa eta kareta tailerra Apa Felinos Bilbaoren eskutik Traukoko peatonalean (euria egitekotan Piedritasen).

- 12:30. Jolas zirikatzaileak kanpan Gazte konpartsaren eskutik.

- 12:30. Tombola 0.0. Gora jai parekideak. Eraso sexistarik ez. Udaletxeko berdintasun saila eta hortzmugari esker. 

- 14:00. Paella eta tortillen  aurkezpena kanpan.

- 15:00. Herri bazkaria kanpan. 

- 16:30. Bazkaloste musikatua kanpan.

- 17:00. Tute txapelketa Tito’s tabernan.

- 17:30. Lorategi eta slickline Uzturre plazan Gozaldi eskaut taldearekin.

- 18:00. Zumba Lainen eskutik Uzturre plazan.

- 18:30. Gazte Mobida Gazte konpartsako txosnan.

- 19:00. Kale animazioa txistulariekin auzoko kaleetan zehar Uribarri konpartsari esker.

- 19:00. Kontzertua paneran, Auzoa Berritzen elkarteari esker: Black Floyd. 

- 19:30. Txokolatada Uzturre plazan Uribarri konpartsaren eskutik. 

- 20:00. Disko festa Uzturre plazan. 

- 20:00. Hrs. Labrador arraindegiaren eskutik sardina-jana Moraza plazan. 

- 21:00. Eneko Moby Dicken kontzertua Moraza plazako tabernei esker.

- 21:00. Gazte-poteoa eta kale animazioa Gazte konpartsarekin txosnetatik abiatuta.

- 23:30. Erromeria Eskoletako kanpan Akerbeltz taldearekin.

- 02:00. Bingo erotikofestiboa Gazte konpartsako txosnan.

 

Urriak 2, igandea 

- 10:00. Putxera eta indaba txapelketan izena ematea Eskoletako kanpan.

- 12:00. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 12:00. Dantza urbanoaren erakusketa Denakeni esker Uzturre plazan.

- 14:00. Putxera eta indaben aurkezpena Eskoletako kanpan. 

- 15:00. Herri bazkaria kanpan. 

- 17:00. Pala txapelketako finala Uribarriko frontoian. 

- 17:30. Haurrentzako puzgarriak Uzturre plazan.

- 18:00. Bilbainadak Iñaki Basaberekin Eskoletako kanpan.

- 18:45. Txokolatada.

- 19:00. Lehiaketa ezberdinetako irabazleentzat sari banaketa eta boletoen zozketa.

- 20:00. Azken traka eta hurrengo urtera arte!

 

facebook.com/aldapangora.kulturkoordinakundea

twitter.com/aldapangora

www.aldapangora.org