Zirkulazio etenaldia iragarri dute gaur gauerako Matiko kalean

uriola.eus 2016ko irailaren 22a

Udalak jakitera eman duenez, gaur gaueko 23:30etatik biharko 05:30ak bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko dute Matiko kalea 7. zenbakiaren parean.

Denbora tarte horretan, ordezko bideak Uribarrikalea eta Montaño etxaldea izango dira. 

Saneamendu-sarean egin beharreko mantentze-lanetarako okupatuko da esparru publikoa.