Uribarri auzoak bere historian zehar bi aldaketa morfologiko jasan ditu. Lehenadabizikoa XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran emango litzateke, batez ere Bilbok berriki bereganatutako gunean (Castaños, Tiboli eta Matiko). Bigarren eraldaketa, zeinek gaur egun ezagutzen dugun auzoa definituko du, XX. mendeko 60ko hamarkadan gertatu zen, auzoko gune altua moldatuz (Uribarri, Trauko eta Zurbaran).
Bizkaiko lurraldeak jasandako bi industrializazio handiak lana sortu zuten, lana, lanak langileak erakarri zituen, langile hauek bizitzeko eraikin berrien beharra izan zuten. Horren ordez, hiriaren garapena motela izan zen, ondorioz pilaketak, txabolak, saneamendu eza, zerbitzu eza sortu zen.
Testuinguru honetan Gure Etxea auzo elkartea jaio zen (1966an, Errekaldeberriko elkartearekin batera, Espainiako estatu osoan eratutako lehen auzo elkartea). Auzoak beren beharrak asetzeko antolatzea erabaki zuen. Borroka honi esker errepideak zolatu, haurtzaindegi-instalazioak ireki, jaiak berriro antolatu, Zurbaraneko institutua eraiki edota auzoko berdegune gehiago lortu ziren.
Urriaren 22an elkartekideek antolatu duten ibilbidean zehar, "tokiz toki, auzoa bere auzokideek zelan eraikia izan zen ikusteko aukera" izango da.
Ekimena ondareari buruzko Europako jardunaldien baitan kokatzen da.