Edukiontzietan piztutako suak ibilgailuak, erakusleiho bat eta eraikin bateko fatxada kaltetu ditu Uribarrin

bertonaldizkaria 2016ko aza. 2a, 08:00

Azaroaren 1eko goizaldean Uribarri auzoko bi gunetan piztu zen sua aldi berean, batetik, Tivoli zeharkaleko hiru edukiontzitan eta, bestetik, Vianako printzearen kaleko beste hiru edukiontzitan. Udaltzaingoak auzokideei adierazi dienez, "ekintza bandalikoa" izan da. 

Zaratak eta beroak esnarazi zituen auzokideak. Horietako baten deiari esker bertaratu ziren azaroaren 1ean, 05:20 aldera, suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza Uribarri auzora. Ez da sauriturik izan eta ez da erakinik hustu behar izan. 

Piztutako suaren ondorioz Vianako printzearen kalean aparkatuta zeuden zazpi ibilgailuk kalteak izan dituzte. Hurbil dagoen etxebizitza bateko aurrealdea beltzituta geratu da eta saltoki bateko erakusleihoko kristala arrakalatuta.

Udaltzaingoak, hainbat hipotesi esku artean dauzkala, gertatua ikertzen jarraitzen du. Izan ere, aurreko astean San Inazion sei kotxe kaltetu ziren edukiontzi batzuetan sortu zen suaren ondorioz. Getxon ere azkenaldian antzeko beste kasu bat izan da. Hori dela eta, Uribarrin gertatuak San Inazioko eta Getxoko kasuekin loturarik duen ikertzen ari dira Udaltzaingoa eta Ertzaintza.