Arratoiak hiltzeko kanpaina egingo dute Uribarrin

uriola.eus 2016ko azaroaren 18a

Udalak jakitera eman duenez, azaroa eta abendua bitartean, arratoiak hiltzeko udazkeneko kanpaina egingo dute Bilboko barruti guztietan.

2. barrutian, Uribarrin, arratoiak hiltzeko lanak hilaren 21, 22 eta 23an egingo dira Castaños, Matiko-Loruri, Uribarri, Zurbaran-Arabella eta Artxanda mendian.