2016/11/30 19:30

Antzezlana: 'Adarretatik zintzilik'

Antzezlana: 'Adarretatik zintzilik'
Kastañoseko auzo etxea, Uribarri

Galder Perez eta Ane Zabalak 1975ean jaiotako belaunaldiaren kronika komikoa antzeztuko dute azaroaren 30ean Kastañoseko auzo etxean 19:30ean. Sarrera doakoa izango da. www.gilkitxaro.eus

Antzezlan nostalgikoa

40 urte bete berri dituzten persona bi dira obrako protagonistak, aktore biak ere edade horretara ailegatu dira eta. Komedia formatuan, bizitakoaren nostalgia eta aurrera begirako zalantzak azaleratzen dira Adarretatik zintzilik antzezlanean. 

Ane Zabala eta Galder Perezen esanetan, euskal komedia nostalgikoa da. Aktore eta obraren bultzatzaile biek elkar ezagutzen dute umetatik eta urte asko daramate elkarrekin proiektuak aurrera ateratzen: Lehenengo irratian eta gero, antzerkigintzan. 1975ean jaio zirenez, 40 urtera heldu dira eta horrek antzezlan hau egitera bultzatu ditu. Publikoagandik hurre egongo dira Adarretatik zintziliken, eurek gogoko duten moduan. Baina oraingoan, euren sentipenak sekula baino agerikoagoak izango dira.

Antzezlanaren argumentuaren laburpenak dioenez, "40 urtera heldu diran lagun bi krisian sartu dira: Senar-emazterik ez, seme-alabarik ez, autorik ez, hipotekarik ez... mundu honetakoak dira ala adarretatik zintzilik bizi dira? Nostalgiatik eregitako komedia da". Hortaz, Adarretatik zintzilik, antzezlan autobiografikoa.

Giltxikaro izenpean, elkarrekin antzezlan ugari egindakoak dira Galder Perez eta Ane Zabala. Oraingo honetan, Leo Bilbaoren ardura izan da espazio eszenikoa, Dijey Fufu arduratu da musikaz eta Ylenia Bagliettoren laguntza ere izan dute, besteak beste. Hori bai, oholtzan Zabala eta Perez izango dira protagonista nagusi eta bakar.