Uzturre plaza berritzeari ekingo diote

uriola.eus 2017ko mai. 22a, 11:50

Ekainaren lehen hamabostaldian ekingo diote Matikoko Uzturre plazako berritze integralari, bere diseinua eguneratuz. Horretarako, zoladura berriztatu eta bertako kale-altzariak eta irisgarritasuna hobetuko dira, plaza osoa maila berean jarrita eta gaur egun dauden mailatxoak eta oztopoak kenduta.

Argiteria ere hobetuko dute, horretarako, behar den argiztapen-maila eta kontsumo energetikoaren eta argi-kutsaduraren murrizketa uztartuko dira.

Uzturre Plaza berritzearekin batera, inguruko sarbideak berrantolatu eta espazioen eta kaleen arteko loturak hobetuko dituzte. Umeentzako jolasgunea eta adinekoentzako ariketa fisikorako beste eremu bat jarriko dira, aire zabalean, Ricardo Arregi kalean. Muros de San Pedro kalearen eta ondoko San Rokeko espaloiak zabalduko dira. Azkenik, Muros de San Pedroko kalearen maila San Roke eta Tiboli kaleen artean igo egingo dute, inguruko trafikoa moteltzeko eta plazaren eta Matiko kalearen arteko oinezkoentzako mugimendua hobetzeko.

Lanek 907.000 euroko aurrekontua daukate eta betearazteko epea bost hilabetekoa da.

Auzokide Plana 2016-2019

Auzokide Plana Bilboko Udalaren tresna garrantzitsuenetako bat da herritarrek parte har dezaten eta ezinbestekoa Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailaren jardunean.

Aurrekontua Bilboko zortzi barrutietan banatzen da, barruti eta urte bakoitzeko 1,5 milioi euro bideratuta. 48 milioi euroko inbertsioa eragingo du lau urteko epean. Gainera, herritarrek nahiz eragile politiko eta sozialek Bilboko Barrutiko Kontseiluen bidez lehenetsitako obrak eta jarduerak burutuko dira.

Parte hartzeko bideak. Proposamenak eta iruzkinak

Auzokide Plana programa bizia da eta, auzoetako lehentasunak aldatu ahala, aldatzen ibiliko gara. Gainera, jarduera-esparru bakoitzaren helburuak adosten diren neurrian zehaztuko ditugu. Horregatik, parte hartzeko bideak prozesu osoan irekita egongo dira:

Barrutiko Kontseiluen bileretan parte hartzearen bidez.

Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailari herritarrek iradokizunak egiteko dauden bideak.

• www.bilbao.eus udal webgunearen bitartez, "Zure Udalak aditzen dizu" Postontzian.

• 010 udal informazio-telefonoa.

• Zerbitzuaren helbide elektronikoa: auzokide@bilbao.eus.

• Bilboko Udalaren erregistro bulegoak.

• Auzoko laguntzaileekin zuzenean harremanetan ipinita: 944203086.