San Agustin estrataren zati bat oinezkoentzat soilik eskatu dio Artxandape ikastolak Udalari

uriola.eus 2017ko mai. 25a, 09:00

San Agustin estratatik du sarreretako bat Uribarriko Artxandape ikastolak. Espaloi estua du estratak eta erabiltzaileen kopurua berriz handia. Ikastolako ikasle, guraso eta langileek ez ezik Gazteleku osasun zentrora eta Gufe eraikinera doazen pertsonak ere erabiltzen dute egunero. 

Pertsonak asko diren arren San Agustin estratan, ibilgailuak ez dira asko. Auto "gutxi" pasatzen dira San Agustin estratatik Artxandape ikastolako zuzendariaren Manuel Gallardoren eta Guraso Elkarteko Begoña Iruretagoyenaren esanetan. Ibilgailuek, gainera, Udaletxe alderdira joateko, "bide alternatibo bat erabil dezakete", Viana Printzea kalea erabiliz. 

Ildo horretan, eskaria luzatu diote Gallardok eta Iruretagoyenak Bilboko Udalari. "San Agustin estrata oinezkoentzat egiteko posibilitatea kontuan izatea, Anselma de Salces kalearekin topo egiten duenetik, gutxienez Gazteleku osasun zentrora sartzeko dagoen zebra pasabideraino, GUFEko eraikinera sartzeko eta zama lanak egiteko espazio bat utziz".

Estrataren aipatutako zatia oinezkoentzat egiteak ikastetxeko ingurua "espazio asegurua eta erosoa" egingo du egunero pasatzen diren Uribarri auzoko pertsonentzat. Horrez gain, "aisialdirako zonalde bat" sor daiteke auzotarrentzat.