Iluna eta hotza zen pasabidea kolorez eta lorez bete dute

bertonaldizkaria 2017ko mai. 29a, 08:45

Argazkiak: Uribarri Auzolanean - Bizitegi

Lan eta jai eguna izan zuten Uribarrin larunbatean. Auzolanean, urtero egin ohi duten bezala, Uribarriko guneetako batean esku hartu zuten bizilagunek. Barruko Moraza plazarako sarbide ilunari kolorea eman zioten. 

Moraza plaza "berpizteko" helburuarekin bildu ziren hainbat auzotar Uribarri Egunean pintura eta pintzelak eskutan. Plazako pasabide ilun eta tristea alaitzea zuten xede. Auzolanean aritu ziren lagunei esker, koloretsu dago orain sarbidea. Lorez beteta.

Lanean jardun ostean, bazkaltzeko bat egin zuten uribarritarrek. Patatak errioxar erara, solomoa piperrekin eta profiteroleak zeuzkaten zain. Bazkalostean kantuka jardun ziren kalez kale Auzo Kantari.

[2017-05-26] Aurtengo Uribarri Eguneko jomuga: barruko Moraza plaza biziberritzea

twitter.com/uribarriauzolan

facebook.com/uribarri.auzolanean