Sasoi onean dator Kastañoseko 13. Euskal Jaiaren bigarren asteburua

bertonaldizkaria 2017ko eka. 2a, 08:47

Egitarau oparoa dakar astebururako, tribial herrikoia, kale animazioa, lehiaketa gastronomikoak, kontzertuak eta ikuskizun eta emanaldi mordoa, auzoa dantzan ipintzeko modukoa.

Salbatzaile Dantza Taldeak makina bat jarduera antolatu du asteburuan ospatuko duen 13. Euskal Jaiari begira. Ostegunean motorrak berotzeko arratsaldean kantu-potea antolatu dute Kastaños Kantari taldearekin. Ostiralean, Fiebre del Sabado Nochek auzoko giroa alaituko du eta gauean L.E.T. Hotzak taldearen kontzertuaren txanda izango da. Larunbatean, Tribial herrikoia egingo dute auzoko geografia, historia eta pertsonaiei buruzko galderekin auzokideak trebatzeko. Arratsaldean Salbatzaile Dantza Taldeak emanaldi galanta eskainiko du, eta geroago, umeentzako batikada egingo dute, batido eta bizkotxoekin hitzordu gozoa. Gauean, Playback lehiaketa eta musika izango da oholtza gainean erromeria eta dantza taldeen eskutik. Igandean, hamaika lehiaketa gastronomiko izango dira, marmitako, postre (umeentzako) eta koadrila arteko hamaiketakoa, hurrenez hurren. Umeen playback lehiaketa etorriko da gero eta amaitzeko arratsaldean berbena eta jaien agurra.

 

Egitaraua

Ekainak 1, osteguna

20:30 Kantu-pote Kastaños Kantarirekin

 

Ekainak 2, ostirala

19:00 Kastaños Kantari

19:30 Pregoia

20:00-22:00 Kale-animazioa Fiebre del Sabado Noche taldearekin

20:00 Lagundi abesbatzaren kontzertua El Salbador parrokian

22:30-00:30 L.E.T. Hotzak taldearen kontzertua

 

Ekainak 3, larunbata

11:00 Diana Txistulari bandarekin

12:00-15:00 Umeentzako eskulan tailerra, puzgarriak eta txirristak

12:00 Tribial handia

13:30 Munduko Igela Txapelketa nagusientzako

18:00 Salbatzaile Dantza Taldearen emanaldia

19:30 Batikada: umeentzako batidoak eta bizkotxoak

20:30-21:30 Erromeria Salbatzaile Dantza Taldeko fanfarriarekin

22:30-00:00 Berbena Ilargi Beltza taldearekin

00:00-01:00 Playback lehiaketa

01:00-02:30 Berriz dantza berberan

 

Ekainak 4, igandea

11:00 Diana Txistulari bandarekin

Goizean lehiaketa gastronomikoak: Marmitako, postre (umeentzako) eta koadrila arteko hamaiketakoa

12:00 Umeen Playback lehiaketa

13:00 Serabala clown-malabaristaren ikuskizuna

14:00 Postreen aurkezpena

14:15 Lapikoen aurkezpena

14:45 Gastronomia lehiaketen sari banaketa

17:30-19:30 Berbena Mitxelekin

21:00 Jaien agurra