Aldapan gora datoz Zurbarango jaiak

uriola.eus 2017ko eka. 16a, 10:22

Badatoz Zurbarango jaiak, gaurtik igandera bitartean ospatuko dira auzoa ekintzez betetzeko. Makina bat txapelketa, kontzertu eta dantza prestatu du auzoko jai batzordeak primerako asteburua pasatzeko. 

Kuadrilla jaitsierak emango dio hasiera Zurbarango jaiei ostiralean. Asteburuaren ibileran lehiaketa gastronomiko asko iragarri dituzte, ostiralean hasi eta igandera arte iraungo duten auzoko jaietan. Gainera, umeentzako Txiki-Txef umeentzako sukaldaritza tailerra egingo dute larunbatean. Gauean, auzoko Djak eta Akabu taldeak girotuko dute Zurbaran.

 

Egitaraua

Ekainak 16, ostirala

18:30 Kuadrillen jaitsiera Ardoa Barrua Fanfarria elektrotxarangarekin.

20:00 Txosna irekiera

21:00 Txapela jaurtiketa

21:30 Disko Dantza

00:00 Auzoko Djak

 

Ekainak 17, larunbata

09:00 Txupina

11:00 Tortilla eta pintxo lehiaketa

11:00 Igela txapelketa

12:00 Ginkana 3.0

12:30 Txiki-Txef umeentzako sukaldaritza tailerra

13:30-14:00 Tortilla eta pintxoen aurkezpena

16:30 Bazkalostea: kontzertu akustikoak

16:30 Mus Txapelketa

17:30 Umeentzako moto zirkuitua

18:30 Umeentzako Tailerrak

18:30 Mozorro kalejira

21:00 Froga Txapelketa

22:30 Playback Lehiaketa

22:30 Txorizo banaketa

23:00 Akabu taldearen kontzertua

 

Ekainak 18, igandea

09:30 Txupina

10:30 Ongintzazko partidua Zurbarango eskolan

11:00 Zumba 

12:00 Euskal Dantzak Paneran

13:00 Pilotajole Misterpitxitxi

13:00 Pintxo Lehiaketa

14:30 Herri bazkaria 

16:00 Bazkalostea: Bingoa, herri kirolak eta sokatira

17:30 Umeentzako showa: Los Serabala

19:00 Sarien banaketa eta urdaiazpikoaren zozketa