Funi Sundays, Bilboko garaietako jai elektronikoa

uriola.eus 2017ko eka. 23a, 10:46

Igandeetan eta hamabost egunean behin ospatuko da Artxanda mendian. Jaiak Euskal Herriko eta nazioarteko Djak hartuko ditu. Art Department, Optimo, Rayko, Cora Novoa eta Rebolledo artistak dira horietako batzuk.

Ekainaren 25ean, igandean, martxan ipiniko dute Artxandan Funi Sundays Bilbao musika elektronikoaren hamabosteroko jaia. Igandeetan eta hamabost egunetan behin ospatuko da Artxandako Miramar jatetxean. Oholtzan izango dira Euskal Herriko eta nazioarteko Djak Bilboko ikuspegi ederraa eskaintzen duen Artxanda mendian. Art Department, Optimo, Rayko, Cora Novoa edo Rebolledo artistak izango dira, hurrenez hurren. Kontzertuekin batera, vintage azoka eta umeentzako gunea ere antolatuko dute. 

Jai bakoitzak 10 ordu iraungo ditu, eguerdiko 12:00etatik 22:30etara arte. Sarrera doakoa izango da 15:00etara arte. Hortik aurrera, sarrerak 13 eurotan, aurretik erosita, eta 16 eurotan salgai egongo dira. 

Jaialdiaren izena, funikularra eta ingleseko funny, dibertigarria, izenordainaren arteko hitz jokoa da, izan ere, funikularra erdialdetik Artxandara iristeko garraio ezagunena da.

Ekainaren 25ean, igandean, jaiari irekiera emateko, Optimo, El_txef_A, Holder, Easyer eta Ope Loeb Djak izango dira. Uztailaren 9an, 23an eta abuztuaren 20an, Aste Nagusian, ere ospatuko dira Funi Sundays jaiak.