Indarkeria sexista

Gizon batek bere bikotekide ohia jipoitu du Zurbaranbarrin

uriola.eus 2017ko uzt. 27a, 09:20

Astelehen gauean gizon batek bete bikotekide ohiari jipoi bat eman zion begian. Bilboko Mugimendu Feministak adierazi duenez, emakumea ez dago larri eta Udaltzaingoak erasotzailea atxilotu du.

Astelehenean, uztailaren 24, emakume batek eraso matxista pairatu zuen bere bikotekide ohiaren eskutik Zurbaranbarri auzoan. Bilboko Mugimendu Feministak adierazi duenez, gizonak emakumea bagian jipoitu zuen. Plataformaren arabera emakumea ez dago larri eta erasotzailea atxilotu zuen Udaltzaingoak erasoa gertatu eta ordu batzuk geroago.

Bilboko Udalak horren berri izan du eta atzo adierazpen-ohar baten bidez eraso matxista gaitzetsi eta erasoa pairatu zuen biktimarenganako elkartasuna adierazi zuen.

Laguntza

Tratu txarrak pairatu badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskal Autonomia Elkartean) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.