Erromeriak izango dira nagusi Uribarri eta Matikoko jaietan. Lehenengo eta azkenengo jai egunetan jendea dantzatzeko giro paregabea sortuko dute. Horrez gain, Akatz talde Bilbotarra, Kokein edota tributo taldeak gauak martxan jarriko dituzte.
Guztientzako jaia egongo da 10 egunez. Umeentzako jolasar egongo dira tartean, eta baita nagusientzako dantzaldiak. Egun guztietan zerbait antolatuta dago, bai auzoko goi partean, Trauko kalean batez ere, bai beheko aldean, Tivoli eta Matiko kaleetan.
Asteburu goizetan gastronomikoak egongo dira, eta mus edota tute txapelketak ere. Guztiek parte hartu eta festaz gozatu dezaten.