Gabonak

Olentzero eta Mari Domingi Uribarrin eta Traukon

bertonaldizkaria 2017ko abe. 20a, 13:07

Aurtengo abenduaren 24an, auzoko hainbat eragileren elkarlanari esker, Olentzero eta Mari Domingi Artxandatik jaitsi eta Uribarriko kaleetan murgilduko dira auzokideekin batera kantatu eta dantzatu asmoz. 

Hauxe da antolatutako egitaraua:

17:30ean, Uribarri eta Trv. Ciudad Jardin izkinan: 
 
     •     Ongi etorria Artxandatik datozen Olentzero eta Mari Domingiri 
     •     Olentzero eta Mari Domingik gutunak jasoko dituzte
     •     Kantatu eta dantzatu
     •     18:30ean kalejiran atera

18:45ean, Traukoko Peatonalean:

     •     Olentzero eta Mari Domingik gutunak jasoko dituzte

Txokolatada

      •     Kantatu eta dantzatu

      •     19:15ean kalejiran atera

 19:30ean, Moraza plazan:
     •     Gaztaina dastaketa 
     •     Olentzero eta Mari Domingik  azken gutunak jasoko dituzte
     •     Kantatu eta dantzatu
     •     20:00etan Olentzero eta Mari Domingik agur esango dute hurrengo urtera arte

 

ANTOLATZAILEAK: Aldapan Gora Kultur Koordinakundea, S. D Moraza, Auzoa Berritzen Merkatari Elkartea, Aletu Emakumeen Elkartea, Gure Etxea Auzo Elkartea, Uribarri Konpartsa,Tanttaka Euskara Taldea, Uribarritarrak, Gazte Konpartsa, Gailurra Mendi Taldea, Ekintza Dantza Taldea, Galtzagorri eta Tiboli eta Uribarri eskola eta Artxandape ikastolakako Guraso Elkarteak