Urtero saiatzen dira Salbatzaile dantza taldeko lagunak euskal inauteri bat auzora hurbiltzen. Iaz Mundakako Aratusteak, Lasarte-Oriako Sorgin-dantza eta Lantzeko Inauteria izan ziren. Aurten, berriz, Lapurdiko herrietan ospatzen diren dantzak eta antzezpenak eskainiko dituzte.
Goizean, baratxuri zopa, torradak eta taloa txorizoarekin dastatzeko aukera izango da.
Eguerdian abiatuko dira dantzariak kalejiran. 13:30ean Funikular plazan dantzaldia eskainiko dute. Arratsaldean, 17:00etan, erromeria izango da.