Joan den larunbatean atxilotu zuen Ertzaintzak gizon bat bere pisukideari eraso egiteagatik. Hain zuzen ere, aurpegian lesioak eragiteagatik. Joan den larunbatean erasotu zuen gizonak emakumea banatzen duten Matikoko etxebizitzan. Pisukideen arteko eztabaida gogorra zela eta, Ertzaintzara dei egin zuen auzokide batek. Ertzainek etxean bertan atxilotu zuten gizona.
Gertatuaren berri zabaldu denean aktibatu dute Uribarri Auzolanean plataformako 20 bat elkartek erasoen aurkako protokoloa "emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko". Plataformaren arabera, "denon artean baino ez da posible izango".
Elkarretaratzea gaur, martxoak 6 asteartea, 19:30ean izango da arrapala mekanikoetan.