Herritarrek Uribarri Bilboko auzorik seguruena dela uste dute

uriola.eus 2019ko ots. 5a, 10:24

Inkesta Gizaker enpresak egin du, Bilbon bizi diren 8.100 herritarreri. Auzoka, Bilbon segurtasunaren pertzepzioa positiboa da guzti-guztietan, eta Uribarrin da handiena. Ibaiondon, berriz, txikiena.

Alderdi politiko guztiek Segurtasun Itunean adostutako akordioaren ondorioz, Bilboko Udalak azterlan bat egin du 2018an zehar Bilboko Segurtasun Pertzepzioaren eta Biktimizazioaren gainean. Azterlan hori, hain zuzen, martxoan egin zen Segurtasunaren aldeko Itunean hitzartutako konpromisoetako bat zen.

Bilbon herritarren segurtasunari buruzko pertzepzioa ona da soilik: 6,9koa. Alde horretatik, inkesta egin zaien pertsonen arteko %71,1k uste du Bilbon delinkuentzia maila txikiagoa ala berdina dela Estatuko beste leku batzuetan baino. Bizi diren lekuan Bilboko Udaltzaingoaren patruilak nolako maiztasunez ikusten dituzten galdetuta, % 44,1ek uste du udaltzainak egunero edo ia egunero agertzen direla beren auzoan.

Bilbon bizi diren herritarrei ardura handiena eragiten dieten arazoak, une honetan, hauek dira: herritarren segurtasunik eza, langabezia eta osasuna. Auzoka, Bilbon segurtasunaren pertzepzioa positiboa da guzti-guztietan, eta Uribarrin da handiena, eta ondoren Deustun, Abandon eta Otxarkoaga-Txurdinagan:

  • Uribarri: 7,21
  • Deustu: 7,11
  • Abando: 7,11
  • Otxarkoaga-Txurdinaga: 6,91
  • Basurto-Zorrotza: 6,84
  • Begoña: 6,80
  • Errekalde: 6,68
  • Ibaiondo: 6,66