Bilboko Udalak “Istorio Biziak” ahozko tradizioaren programaren seigarren edizioa antolatuko du otsailaren 11tik 24ra. Uribarriko barrutian 19 jarduera ospatuko dira aurten, ipuinetarako eta irakurketarako gustua oso gaztetatik pizteko helburua izango dutenak. Ahozko narrazio saio aukera zabala eskainiko da euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eta jarduera gehienak doakoak izango dira, Artxandako Funikularrean antolatutakoak izan ezik -2 euroan egongo dira sarrerak-.
“Kobazuloko bizhitzak” izenpetutako edizioak iluntasuna, beldurra eta misterioa izango ditu ardatz, eta hainbat berrikuntza dakartza. Bilboko Zinemaldi Fantastikoa-FANT-ekin lankidetzan, bi zine saio antolatuko dira. Era berean, “Istorio Biziak” mikro-kontakizunen lehiaketa ospatuko da lehenbizikoz. Bestalde, otsailaren 23an 'Errementari' filmeko protagonista Eneko Sagardoy eta Kandido Uranga eta zuzendari Paul Urkijok ipuin kontakizun saio berezia eskainiko dute filma proiektatu aurretik.
Iazko edizioan 1.200 lagunek hartu zuten parte jardueretan. Hauek izango dira aurtengo guztiak:
OTSAILAK 11
15:00 Tiboli Eskola
“Sor ditzagun istorio biziak” Liburuaren aurkezpena
Dinamizatzaileak: Bego Alabazan eta Pedro Ruiz (Alabazan ipuin-kontalariak)
Euskaraz eta gaztelaniaz
18:00 Castañoseko udaltegia
Inés Bengoa
“Abentura beldurgarriak”
Umeentzako ipuin saioa (8-12 urte)
Euskaraz
OTSAILAK 12
15:15 Zurbaran Eskola
“Sor ditzagun istorio biziak” Liburuaren aurkezpena
Dinamizatzaileak: Bego Alabazan eta Pedro Ruiz (Alabazan ipuin-kontalariak)
Euskaraz eta gaztelaniaz
18:00 Castañoseko liburutegia
Alix Tregenza
“The Selfish Crocodile by Charles Faustin”
Umeentzako ipuin saioa (5-12 urte)
Ingelesez (British Council-ekin lankidetzan)
OTSAILAK 13
19:30 Zurbaranbarriko udaltegia
“Cuento de lo oscuro”. Ahozko narrazio saioa helduentzat.
Alberto Sebastián
Gaztelaniaz
OTSAILAK 14
18:00 Castañoseko udaltegia
“Johnny Cold Feet” Ipuinak itzal txinatarren magiarekin (7 eta 11 urte artean).
Bego Alabazan
Euskaraz
OTSAILAK 15
19:30 Auzo Factory Irazabal - Matiko
“La Cueva”. (Alfredo Montero, 2014).
Zine emanaldia. Helduentzat
Gaztelaniaz. – Bilboko Zinemaldi Fantastikoarekin – FANTekin lankidetzan, 25. urteurrenean.
OTSAILAK 16
18:30 Auzo Factory Irazabal - Matiko
“Poesiaren misterioa / El misterio de la poesía”.
Garazi Basterretxea eta Celeste Agüero
Sorkuntza gunea. Familia osoarentzat
Euskaraz eta gaztelaniaz.
Gehienez 25 pertsona
20:00 Artxandako funikularra
“Más cuentos de lo oscuro” Ahozko narrazio saioa helduentzat
Alberto Sebastián
Gaztelaniaz (Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, 2 € / pertsona)
OTSAILAK 17
12:00 Artxandako funikularra
“Bilbao Bizirik” Bisita kontatua, gidatua eta kantatua jende guztiarentzat
Onintza Enbeita, Bego Alabazan eta Pedro Ruiz (Alabazan ipuin-kontalariak)
Euskaraz eta gaztelaniaz (Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, 2 € / pertsona)
OTSAILAK 18
19:30 Zurbaranbarriko Adinekoen Etxea
“Historias abiertas” Ahozko narrazio saioa helduentzat
Joaquín Ponte eta Pedro Ruiz (Alabazan ipuin-kontalariak)
Gaztelaniaz
OTSAILAK 19
19:30 Castañoseko udaltegia
“Topacuento, lectura y conversación sobre un cuento”.
Ana Belén Alonso. Ipuinen irakurketa eta solasaldia helduentzat
Gaztelaniaz
OTSAILAK 20
18:00 Zurbaranbarriko udaltegia
“Beldur pixkat nahi?” Ipuin saioa umeentzat (4 eta 9 urte artean)
Alberto Bargos
Euskaraz
OTSAILAK 21
19:30 Castañoseko udaltegia
“Nork dio beldurra?” Ahozko narrazio saioa helduentzat.
Joxemari Carrere
Euskaraz
OTSAILAK 22
19:00 Auzo Factory Irazabal - Matiko
“Kobazuloan sartzen / Entrando a la cueva” Ahozko amateur narrazio saioa helduentzat, Istorio Biziak ekimeneko partaideekin.
Euskaraz eta gaztelaniaz
20:00 Auzo Factory Irazabal - Matiko
“Sin dejar de mirar” Ahozko narrazio saioa helduentzat.
Cristina Verbena
Gaztelaniaz
OTSAILAK 23
18:00 Auzo Factory Irazabal - Matiko
Kandido Uranga eta Eneko Sagardoy “Errementari” filmeko antzezleek, Paul Urkijo zuzendariarekin batera, ipuin kontakizun saioa eskainiko dute, Bilboko Zinemaldi Fantastikoarekin – FANTekin lankidetzan, 25. urteurrenean.
Euskaraz eta gaztelaniaz
19:15 Auzo Factory Irazabal - Matiko
“Errementari” (Paul Urkijo, 2017). Aurkezpena eta zine emanaldia helduentzat. – Bilboko Zinemaldi Fantastikoarekin – FANTekin lankidetzan, 25. urteurrenean.
Jatorrizko bertsioa euskaraz gaztelaniazko azpi-tituluekin
OTSAILAK 24
13:00 Traukoko oinezkoen gunea
“Istorio BIziak 2019”
Amaierako jaia Bego Alabazanekin eta Pedro Ruizekin (Alabazan ipuin-kontalariak), Cristina Verbenarekin eta musika kalejira eta Carlos Pérez Aradrosen erraldoi beldurgarriak.
“Istorio BIziak” 2019 Mikro-kontakizun Lehiaketaren I. edizioko sari banaketa.
Euskaraz eta gaztelaniaz