Uribarriko Xirimiri espazioak ateak irekiko ditu gaur

uriola.eus 2020ko urt. 24a, 12:55

Auzotik eta auzoarentzat sortutako espazio berria inauguratuko dute gaur arratsaldeko 19:00etan Uribarrin, Funikularreko plazatik abiatuko den kalejira musikatu batekin.

Xirimiri espazioa inauguratuko dute gaur. Uribarri kaleko 38. zenbakian kokatuta dagoen gunean, besteak beste hitzaldiak, mahai inguruak, tailerrak, kafe tertuliak eta liburu aurkezpenak antolatuko dituzte. 

Arratsaldeko 19:00etan emango diote hasiera inaugurazio jaialdiari, Funikularreko plazatik abiatuko den kalejira musikatu batekin. Xirimiri espaziora heldu eta bertan, harrera bertsoa egin ostean proiektuaren azalpena emango du Patxo Telleria antzerkigileak. Ondoren, Tellek, Maria eta Nahiak, Gorka Suaiak eta Josu Bergarak emanaldia egingo dute. Luntx batekin amaituko da Xirimiri Uribarriko espazio berri honen inaugurazio jaialdia.