Erasotzaile, gure auzotik alde! lelopean salatu dute Irakak, Aletuk eta Uribarri Auzolanean taldeko feminismo batzordeak astearte honetan Ricardo Arregi kaleko lokal batean gertatutako erasoa. Bilboko Udaltzaingoak 52 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo emakume bat erasotzea leporatuta.
Biktima Ricardo Arregi kaleko lokalera hurbildu zen ustezko lan elkarrizketa bat egitera. Behin barruan zegoela 52 urteko gizonak emakumeari ukituak egiten hasi zen.