Koordinadorak sare sozialen bidez azaldu duenez, "pasa den astean Bilboko Uribarri auzoko terraza batean eraso lesbofobo bat gertatu zen. Gizon talde batek bertan zegoen LGTB pertsona bat berbalki erasotu zuten, bere kontra eta LGTB pertsonen kontra irainak bota zizkioten".
Eraso hau eta "estatuan areagotzen ari den biolentzia LGTBfoboa" salatzeko deitu dute osteguneko kontzentrazioa Uribarrin eta Barakaldoko Herriko plazan.