Aldapan Gora Matiko eta Uribarriko kultura koordinakundeak, Auzotarrok jai batzordearekin batera aurkeztu dute aurtengo egitarua. Gaur Lylo eta 7 Kale taldearekin hasiko dira festak 23:00etan. Bihar Uzturre plazan 12:00etan talo tailerra egongo da Uribarri Konpartsarekin eta 13:00ean bitsa jaia. Arratsaldean zirko tailerra 17:30etan Zirkozaurre konpainiarekin, txokolatada 19:00etan, disko festa 19:30etatik aurrera 1,2,3 Festarekin eta gauean, 23:00etatik aurrera Vulcanizadas eta La Patera Marearen cover taldearen kontzertuak.
Astean zehar haurrentzat ekintzak izango dira egunero Eskoletako Landan: astelehenean Ganso & CIA pailazoak, asteartean face painting tailerra, fruta tailerra asteazkenean, eta ostegunean prezio bereziak jarriko dituzte barraketan. 20:00etatik aurrera musika izango da plazan, Gaualdeko Gaualdeko Hasperena taldearen kontzertua eta PANTX Records-en pintxada.
Ostiralean, hilak 29, Uzturre plazan izango da festa berriz: 11:00 “Chef Nature” antzerkia Markeliñe konpainiaren eskutik, 18:00etan Puski eta Txurruski pailazoak, 19:00etan txokolatada eta 23:00etatik aurrera Willis Drummond eta Amooma taldeen kontzertuak.
Larunbatean haurrentzat tailerrak egongo dira 12:00etatik aurrera eta 13:00etan bitsa jaia. “Zu bai zu artista” talentu erakusketarekin emango zaio hasiera arratsaldeari 17:30etan, 19:00etan txokolatada izango da, 19:00etan zunba Izaskun del Cerrorekin eta, amaitzeko, Berriztu erromeriaren kontzertua 23:00etatik aurrera. Igandean, arratsaldeko 18:00etan egingo den txokolatadak emango die itxiera aurtengo Uribarri eta Matikoko jaiei.