Artxandako Funikularreko langileak greban; lan eskubideak kontuan hartu gabe handitu da maiztasuna

uriola.eus 2024ko mar. 27a, 12:51

Argazkia: ELA sindikatua

Artxandara dijoan funikularrak bidaiak 15 minuturo egiten zituen orain arte, eta 10 minutura laburtu da tarte hau langileen lan eskubideak beren horretan utzita.

Artxandako Funikularrak 15 minuturo egiten zuen bidaia, 10 minuturo egingo du orain; 5 minutu gorabehera, aldaketa txikia dirudi, kontuan hartu behar da ordea, orduro lau bidaia egitetik, sei bidaia egitera pasako direla funikularraren langileak. Biderkatu sei bidaia hauek lanaldi oso batera eta argi ikusi langileen lan-kargaren areagotzea. Maiztasun berriak dakarren lan-kargaren igoerak ordea, ez dakar antolaketa berririk; txandak langilez justu daudenez, langileek ez dute erreglamentuz jasotako etenaldia egiterik, besteak beste.

ELA sindikatuak, egoera honen aurrean, “neurri hau, Funikularreko zuzendaritzak plantilla murrizteko duen obsesioarekin batera, kostuak merkatzeko” dela azaldu du, eta, ordainetan, herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea eta langileen osasuna okertzea eragingo dituela. Sindikatuak, Funikularra “auzoko inguru sozialarentzako ezinbestekoa den azpiegitura” den einean, auzokideei zerbitzu egokia eta langileen lan ingurune jasangarria bermatu beharko lituzkeela aldarrikatu du; horretarako, zuzendaritzak proposatutako aldaketa eta “lanpostuen amortizazia alboratzea” eskatu du ELAk.

Amortizazio hau gerta ez den beharrizkoak diren neurri guztiak hartuko dituela adierazi du sindikatuak. Bihartik apirilak 1era grebara deitu ditu Funikularreko langileak.