Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bat Atxilotua izan den ertzaina desobedientzia eta erresistentzia larria eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua egotzi diote. Bilboko Uribarri auzoko auzokide batek Ertzaintza deitu zuen hainbat pertsona borrokan zeudelako kalean igande goizaldeko ordu bietan.
Borrokan zeudenen artean zerbitzuz kanpo zegoen ertzaina. Agenteak bertaratu zirenean identifikatzeko eskatu zien, baina zerbitzuz kanpo zegoen ertzainak uko egin zion identifikatzeari, eta bere lankideak erasotu zituen.
Ondorioz, atxilotua izan zen desobedientzia eta erresistentzia larria eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatuagatik. Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten beharrezko izapideak egiteko, eta handik ordu gutxira aske utzi zuten. Hurrengo egunetanda ertzainak epailearen aurrean deklaratuko du.