Zurbaranbarriko familia baten etxegabetzea atzeratu dutela jakinarazi dute hainbat eragilek

uriola.eus 2025ko mar. 27a, 14:34

Caixabankek apirilaren 4rako aurreikusita zuen etxegabetzea tenporalki gelditzea lortu dute AZET Etxebizitza Sindikatuak, Kaixo Konpartsak, Uribarri Prest Plataforma Sozialak, Pituxka Talde Feministak eta Zurbaranbarriko Jai Batzordeak. Hala ere, adierazi dute ez dutela behin-betiko gelditu ezta alokairu soziala luzatuko dutela bermatu, eta horida exijitzen dutena. Hori dela eta, borrokan jarraituko dutela jakinarazi dute.