“Uribarriko gazteok auzoan bizi nahi dugu”

Uribarriko ERNAI 2025ko eka. 16a, 13:51

Ekainaren 13an Uribarriko ERNAI-k mobilizazioa deitu genuen auzoan arratsaldeko 18:30ean. Piedritaseko futbol kantxan geratu ginen, Amenabar eraikinaren ondoan, eta mobilizazioa hasi genuen Auzoan bizi nahi dugu! leloa zuen pankartarekin.

Aldarri hauek oihukatu genituen Uribarriko kaleetatik, besteak beste: “Etxebizitza ez da negozioa”,  “Gazteok auzoan bizi nahi dugu” eta “Turistifikazioa gelditu”. Kalek zeharkatu eta gero, Xirimiri espaziora iritsi ginen. Bertan, gazteok bizi ditugun arazoak asko direla salatu genuen:

  • Auzoan emantzipatzea ezinezko misio bihurtzen ari da. Alokairuko pisurik ia ez dagoen bitartean, turismora bideratutako apartamentu turistikoak gero eta gehiago dira gure
  • Espazio publikoen falta. Ikasteko lekuengatik borrokan ibili behar gara gure artean, 30.000 biztanleko auzo batean ikasteko lekurik ia ez dago eta.
  • Jarrera erreakzionarioak areagotzen ari dira. Gero eta ohikoagoak bihurtzen ari dira komentario zein jarrera erreakzionarioak elementu espainolista, arrazista, matxista edota ultraeskuindarren partetik. Auzoaren alde lanean jarraituko dugu. Aurrean izango gaituzue.
  • Antolatzeko eta aisialdiaz gozatzeko espazio propiorik ez Parranda botatzeko edota antolatzeko beste auzo batzuetara jo behar dugu askotan. Gainera, aisialdia pribatizatuta lonjetan edo tabernetan bakarrik egon gaitezke, sakabanatuta, elkar ezagutu gabe. Uribarriko gazteriak auzoan gaztetxe bat behar du.

Laburbilduz, auzoan bizitzea gero eta zailagoa egiten zaigu eta emantzipatzeko, ikasteko edota aisialdiaz gozatzeko auzotik kanpora joaten gara, gero eta gehiago. Horregatik, mobilizatu ginen joan den ekainaren 13an, ostiralean.

Bada garaia Uribarriko gazteok kaleak hartu eta auzoan bizitzeko eskubide osoa dugula aldarrikatzeko. Borroka da bide bakarra!