2025/10/04 17:00 - 19:00

Lasterketa

🪇URIBARRI ETA MATIKOKO JAIAK 2025🪇 3. HIRI-MILIA

🪇URIBARRI ETA MATIKOKO JAIAK 2025🪇 3. HIRI-MILIA
Uribarri

Beste urte batez, Bilboko Uribarri auzoan egingo da Uribarriko Hiri Milia urriaren 4an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Probaren zirkuitua, “aldapen milia” izenez ere ezagutua, Uribarri kaleko 29. zenbakian hasiko da, gero Funikularraren trenbidearen arkuetaraino jaitsiko da eta, ezkerrera biratu ondoren, Montaño Etxealde kaletik gora egingo du, berriz ere Uribarri kalearekin bat egin arte.

Txapelketak bost lehiaketa-kategoria izango ditu:

  • 9 urtera arteko haurren lasterketa (500 m), senideek lagunduta
  • 10 eta 13 urte bitarteko haurren lasterketa (1000 m)
  • 14 eta 17 urte bitarteko gazteen hiri milia
  • 18 urtetik gorako senior hiri milia
  • Kirol egokitua.

Izen-ematearen kostua 5€-koa izango da senior kategorian, dortsala, ekitaldiaren kamiseta eta hornidura barne. Hitzordu honek kategoria bakoitzeko hiru parte-hartzaile onenak sarituko ditu.