Botika Zaharreko IMQ klinika apirilaren 26an zabalduko dute

prestaldizkaria 2012ko mar. 26a, 10:34

Ipini diote irekiera eguna Botika Zaharreko klinikari, apirilak 26. Izena ere ipini diote, baina oker. 

Azken ukituak ematen ari direla jakin dugu, baina ez dabiltza batere fin. IMQ Zorrotzaurre izena jarri diote eraikinari klinika Zorrotzaurren ez dagoenean, Botika Zaharrean baizik.

Izen okerraz haratago, hainbat datu eman dituzte ezagutzera IMQko ordezkariek. Batetik, 158 gela izango ditu klinikak, horietatik 15 suit esklusiboak. Bestetik, hiru solairuko ospital gunean, kirofanoak, erditze gelak, onkologia zerbitzua eta larrialdietarako zerbitzua eskainiko dira. IMQren klinika berriak 340 plazako parkinga ere edukiko du.